Ostadar Haur Eskolan 22/23 ikasturtean plaza eskatzeko sistema digital bat prestatu dugu. Eskaera-inprimakira sartu aurretik, plaza eskatzeko prozesuari buruzko informazio orokorra irakurri behar duzu, eta bertan aurkeztu behar duzun dokumentazioa prest eduki. Agiriak ZIP artxibo konprimatu batean multzokatuta erantsi beharko dituzu, gehienez 18 megarekin.
Fitxategiak taldekatzeko, honela egin behar duzu:
- Antolatu zure mahaigaineko karpeta batean aurkeztu behar dituzun dokumentu guztiak.
- Aukeratu fitxategiak eta egin klik eskuineko botoian goitibeherako menua irekitzeko..
- Aukeratu zure ZIP programa eta klikatu «gehitu ZIP fitxategira».
- Egin klik «gehitu» botoian, prozesua osatzeko agertzen den leihoan.
Eskaera-inprimakiaren amaieran, eskabideari erantsitako zein dokumentu adierazi beharko dizkiguzu, eta prestatu duzun ZIP artxiboa eransteko aukera emango dizun check bat izango duzu.
Agiriaren sinaduran zure identifikazioarekin batera adierazi duzun telefono mugikorrera sms bat iritsiko zaizu zure nortasuna egiaztatzeko eta eskaera sinatzeko. Hori egin ondoren, atal berean adierazi duzun helbide elektronikora bidaliko dizugu eskabidea aurkeztu izanaren egiaztagiria, haren datuen laburpenarekin.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Orkoiengo Udala eta Ostadar Haur Eskolako enpresa kudeatzailea, Iturgain Hirigintza Sozietatea SA, dira inprimaki honetan jasotako datu pertsonalen tratamenduaren arduradunak. Datu horiek erabiliko dira aurkeztu diren edo eskatu diren zentroari ONARTZEKO ESKABIDEARI buruzko administrazio-prozedura kudeatzeko. Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren alde egindako misio bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak egikaritzeko.
Bildutako datu guztiak beharrezkoak dira eskaerari erantzun ahal izateko. Datu pertsonalak legez ezarritako segurtasun-neurriekin tratatuko dira une oro.
Datuak adierazitako helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta Udalak eta Ostadar Haur Eskolaren kudeatzailea den Iturgain S.A. Hirigintza Sozietateak tratamenduaren ondoriozko erantzukizunak izan ditzaketen bitartean biltegiratuko dira. Era berean, Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio-arauak beteko dira.
Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak hala agintzen ez badu behintzat. Inprimaki honetako datuak interesdunarenak edo haren legezko ordezkariarenak dira.
Eskubidea duzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, zuzenak ez badira, ezabatzeko eta beste eskubide batzuk erabiltzeko, gure web orrian horretarako sortutako “ArSol Eskubideen erabilera” formularioaren bidez: https://www.escuelainfantilostadar.com /